Testigantzak

Ikasleek diotena

Txiki-txikitatik bateria gustatu izan zait eta 2 urterekin Olentzerok nire lehenengo bateria ekarri zidan. 5 urte nituela Igorrekin jotzen ikasteko aukera izan nuen eta Martillo-Txikin hasi nintzen. Igor oso jatorra da eta berarekin asko ikasi dut!
Egoi Apezetxea GabariEgoi Apezetxea Gabari
Urtero ikasle bakoitzak abesti bat aukeratzen dugu eta Igorrek gure mailan eta gure erritmora erakusten digu modu gogorrean, dibertigarrian eta batzuetan astunean, baina Igorrek eramangarriago egiten digu.
Manik Osinaga ZabaletaManik Osinaga Zabaleta
Igor baterijole izugarria eta irakasle bokazional bikaina da. Arreta handia jartzen du eta bere pazientzia mailak ez du parekorik.
Jon AtxaJon Atxa
Igorrekin asko ikasi dut, ongi irakasten du, pazientzia asko dauka eta interesa jartzen du. Herri askotako jendea gaude eta lagunak egiten ditugu kontzertu edo batukaden bidez.
Iñaki Ariz GüemesIñaki Ariz Güemes
Martillo Txikiko ikaslea naiz orain dela 6 urte. Astero joaten naiz Lekunberrira nire herritik bateriaz gozatzera, beti teknika eta esperientzia hobetuz. Etxean bezala sentitzen naiz.
Manu AgirreurretaManu Agirreurreta
Bi urte daramatzat Martillo Txikin eta Igorrekin bizitzen ari naizen esperientzia izugarria da. Beti ateratzen du nire onena, pertsona bezala eta musikari bezala.
Martín Etxepare GonzalezMartín Etxepare Gonzalez

Bertsoak

Eskolari jarritako bertsoak

Martillo Txikin gelara / poz-pozik joaten gara / bertan denborak ez al du hartzen / kriston abiada / hau da artista ilada / a ze nolako zirrara / segi dezagun sendotuz bihotz / haundien taupada.

Txastonetikan bonbora / tinbalen soinu goxora / jazz, rock, trikiti, heavy edo pop / nahi den estilora / baketak behera ta gora / sentitu nahian gustora / hemen bakoitzak bizi behar du / bere erritmora.

Musika dela aitzaki / nahiko genuke eraiki / izaera bat eta mundura / bihotza ireki / ta guk zortea izaki / umore onean beti / eskolarikan onena ez al / da Martillo Txiki.