Martillo-Txiki 2011. urtean martxan hasi zen proiektua da. Urte luze guzti hauetan ikasle eta familien konfiantza jaso dut, eta horri esker Perkusio Eskola bihurtu da. Elkarrekin musika ikasi eta musikaz gozatzen dugun ikasle mordoak osatzen dute gaur egun eskola.
Haur zein helduentzat zuzendua dago eskola, non denek zer ikasi eta zer erakutsi dugun: elkar partekatzea baita helburu nagusiena. Inoiz ez da berandu jakin-mina sortzen dizun instrumentua jotzen ikasteko.
Disfrutatzea bada ere jomuga nagusia, beste hainbat helburu ere lantzen dira: musika irakurri eta idaztea, erritmoak menderatzea, gorputzaren independentzia, teknika, perkusio instrumentu ezberdinak ezagutzea eta musika estilo ezberdinak lantzea.
Hau guztia disziplinaz, baina jolasa eta gozamena oinarri izanik.