Bateria bat eszenatoki ilun batean, argi urrekaraz argiztatua

Lekunberri · 2011tik

Martillo Txiki perkusio eskola

Bateria jotzeko gogoa duzu? Zure erritmoa hemen hasten da.

Banakako bateria-eskolak haur, gazte eta helduentzat, zure mailara eta gustuko musikara egokituta. Goizeko eta arratsaldeko ordutegiak.

Taldean jo nahiago?

Ezagutu gure batukada-programak.

Eskolari buruz

Elkarrekin ikasi, elkarrekin gozatu

Martillo-Txiki 2011. urtean martxan hasi zen proiektua da. Urte hauetan guztietan ikasle eta familien konfiantza jaso dut, eta horri esker Perkusio Eskola bihurtu da.

Haur zein helduentzat zuzenduta dago eskola: inoiz ez da berandu atsegin duzun instrumentua jotzen ikasteko. Azken finean, musika gure bizitzaren parte bilakatzen laguntzea da helburua.

Gehiago jakin
Baketak kaxa baten gainean

Zerbitzuak

Zure erritmora

Klase presentzialak

Bateria eta perkusio klaseak Lekunberrin, maila eta adin guztietarako, banaka edo talde txikitan. Goizeko eta arratsaldeko ordutegia.

Batukadak

Talde perkusioa kalerako: erritmo latinoak eta euskal doinuak, jaietarako eta ekitaldietarako. Batukada programa eskaintza ezberdinak: Batu-Herrikoia, Batu-Txiki, Gazte Batukada eta Batu-Familia. Galdetu eta informatuko zaitugu.

Testigantzak

Ikasleek diotena

Txiki-txikitatik bateria gustatu izan zait eta 2 urterekin Olentzerok nire lehenengo bateria ekarri zidan. 5 urte nituela Igorrekin jotzen ikasteko aukera izan nuen eta Martillo-Txikin hasi nintzen. Igor oso jatorra da eta berarekin asko ikasi dut!
Egoi Apezetxea GabariEgoi Apezetxea Gabari
Urtero ikasle bakoitzak abesti bat aukeratzen dugu eta Igorrek gure mailan eta gure erritmora erakusten digu modu gogorrean, dibertigarrian eta batzuetan astunean, baina Igorrek eramangarriago egiten digu.
Manik Osinaga ZabaletaManik Osinaga Zabaleta
Igor baterijole izugarria eta irakasle bokazional bikaina da. Arreta handia jartzen du eta bere pazientzia mailak ez du parekorik.
Jon AtxaJon Atxa
Testigantza gehiago